Dutena baino ≠ duten baino

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 1a

Zein ote da aldea?

Ez da egokia -a mugatzailea sartzea honelako konparazio-perpausetan:

  • *Barrideek uste dutena baino hobekiago bizi gara > Barrideek uste duten baino hobekiago bizi gara.

Horrelakoetan, -(e)n baino/bezain/bezala/adina egitura da egokia (uste duten baino, nahi dugun baino, erraten/esaten duten baino, dirudien baino...), eta ez -(e)na baino.

Forma artikuludunaren eta artikulurik gabearen arteko aldea ikus daiteke adibide honetan:

  • Nolako autoa erosi duzu? Nahi nuena baino merkeagoa, nahi nuen baino garestiago.

Lehenbiziko parteko nahi nuena egokia da, artikuluarekin, ZER adierazten baitu: nahi nuen [auto]a, nahi nuena. Bigarren partean, berriz, NOLA adierazteko, nahi nuen baino... erabili da.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun