'Beti Gaztek bortz eta huts irabazi zuen' edo '*Bortz huts irabazi zuen'?

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 28a

Kiroletako emaitzak ematearen inguruan, Euskaltzaindiak ez du araurik eman hitzarmen edo konbentzio honen inguruan, baina bada azken urteotan hedabideetan zabal hedatutako formula baliagarria.

Formula horren arabera, kiroletako emaitzak zifraz adierazten dira, marratxoz loturik.

  • Beti Gaztek 5-0 irabazi zuen.

Eta hori nola leitu? Honelaxe: Beti Gaztek bortz eta huts irabazi zuen (*Beti Gaztek bost huts irabazi zuen).

  • 22-19 akitu zen pilota partida> Hogeita bi eta hemeretzi akitu zen pilota partida (*Hogeita bi hemeretzi akitu zen pilota partida).

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun