Konparazio batera, bat erek kasu markak hartzen ahal ditu; baterek, ez.
- Hamarretatik bati ere ez.
Bertzalde, bat ere izen bati dagokio beti, eta bat bera ere, bakar bat ere eta bat bakarra ere baliokideak ditu. Bat zenbatzailea ukatzera dator nolabait.
- Ez zuen hitz bat (bera) ere entenditu.
Baterek, berriz, erabateko gabezia adierazten du, ukapen osoa.
- Ez nuen batere intentziorik zuei deus eskatzeko.
- Ez da batere egokia.
- Ez zuela batere ongi aditu erran zuen.
- Nagusi izateak ez zuen batere harrotzen.