Frogatu ≠ probatu

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 21a

Frogatu eta probatu bi hitz dira. 

Zerbait egia dela egiaztatzeko balio duena da froga: delituaren frogak, frogaren argudioak... Eta beraz, froga bidez zerbait egiatzat edo ziurtzat agerrarazi edo ezagutaraztea da frogatu.

Bertze zerbait da probatu.

  1. Zerbait edo norbait, omen den bezalakoa ote den egiaztatu, saio edo azterketa bidez: Laguna probatzeko esan zuen hori.
  2. Dastatu: Ez dut urte osoan ardorik probatu.
  3. Soinekoak eta kidekoak saiatu: Galtzerdirik gabe zapatak probatzen ari naiz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun