- Egokiak dira Lehen aldia zen nik bertsolariak entzuten nituela eta Lehen aldia zen nik bertsolariak entzuten nituena. Biak dira zuzenak, bai adierazpen-perpaus osagarria (-ela), bai erlatibozko perpausa (-ena). Bertze modu honetan ere antolatzen ahal da erlatibozkoa:
- Bertsolariak entzuten nituen lehen aldia zen.
- Okerra da, ordea, honelako erlatiboetan -(e)la erabiltzea:
- *Badu lagun bat igeltseroa dela > Badu lagun bat igeltseroa dena.
- *Donostiako Zinemaldian izan naiz, dela munduko garrantzitsuena > Donostiako Zinemaldian izan naiz, munduko garrantzitsuenean / Donostiako Zinemaldian izan naiz, munduko garrantzitsuena den horretan.
- *Ezagutzen ditut gazte batzuk bizi direla baserri batean... > Ezagutzen ditut gazte batzuk baserri batean bizi direnak / Baserri batean bizi diren gazte batzuk ezagutzen ditut / Ezagutzen ditudan gazte batzuk baserri batean bizi dira.
- Honako -(e)la hau erdararen kalko nabarmena da:
- *Kontuz/kasu, bero(a) dagoela! > Kontuz/kasu, bero(a) dago (eta)!).
- *Ez ibili irristailuekin, eroriko zarela! > Ez ibili irristailuekin, eror zaitezke eta / erori eginen zara eta.
- Batik bat mendebaldean (bizkaieraz) -(e)na menderagailua erabiltzen da batzuetan -(e)la menderagailuaren partez. Baina ez da hori edozein testuingurutan gertatzen.
*Oharra: Izartxoa dutenak gaizki daude.