Baina (*bainan) juntagailu aurkaria da:
- Oskarbi zegoen, baina badaezpada, guardasola hartu zuen.
- Ailegatu zen, baina berandu.
Baino partikulak, berriz, konparatzeko balio du:
- Hura hau baino hobea da.
- Etxe hori herriko etxea baino handiagoa da.
Lehenbiziko esaldia ezezkoa denean, hala ere, baino agertzen ahal da juntagailu aurkari gisa, baizik juntagailuaren balio berean.
- Hori ez da gorria, zuria baino/baizik.
- Ez dago bide bat baino/baizik.