Halaxe gertatzen da, adibidez, Donamaria izenarekin. Donamariak a berekin du, eta hortik heldu dira Donamariatik, Donamariara, Donamariako… (*Donamaritik, *Donamarira, *Donamariko…). Bertze batzuek, berriz, deklinatzean artikulu hori galdu egiten dute. Adibidez, Basaburuak, Dantxarineak edo Bidasoak: Basaburutik, Basaburura, Dantxarineko, Bidasotik… (*Basaburuatik, *Basaburuara, *Dantxarineako, *Bidasoara…).
Herrialdeen izenei dagokienez, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Zuberoa izenak a atsatsia dutenak dira (Nafarroatik, Gipuzkoara…) ; Bizkaia (-a) eta Nafarroa Beherea (-a), ordea, artikuludunak (Bizkaiko, Nafarroa Beheretik…).
Artikulua ez da galtzen izena bera bakarrik doanean bakarrik, baita ondoan bertze determinatzaile edo adjektibo bat daramanean ere. Honela:
- *Nafarroan bi Basaburua daude > Nafarroan bi Basaburu daude.
- *Zenbat Euskal Herria daude? > Zenbat Euskal Herri daude?
- *Basaburua aldean > Basaburu aldean.
- *Dantxarineako merkatarien txanda da > Dantxarineko merkatarien txanda da.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.