‘*Ehundaka’ edo ‘ehunka’?

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 1a

Galderaren erantzun zuzena ehunka da (*ehundaka ez).

Euskaltzaindiak oroitarazi bezala, zenbakiekin maiz erabiltzen da -ka atzizkia: ehunka milaka, milioika, bilioika..., hamarka mila, ehunka milioi, milaka milioi, hamarka mila milioi (*hamarka milaka milioi), ehunka mila milioi (*ehunka milaka milioi)...

Zenbatzaile zehaztugabeekin ere aunitz erabiltzen da: milaka aunitz, mila(ka) milioi batzuk...

Zehazki ‘hainbateko multzotan’ errateko, -naka gehitzen zaio zenbatzaileari: banaka, binaka, seinaka, hamarnaka, hamabinaka (dozenaka), hogeinaka...

-tik gora/goiti adieran, -taka gehitzen zaio zenbatzaileari: berrogeitaka urte (= berrogeitik gora/goiti urte).

Zenbakiez gainera, aditzondo eratorri ugari sortzeko bidea da -ka atzizkia: saltoka, korrika, lasterka, presaka, oihuka, dioska, esaka, botaka...

 

*Oharra: Izartxoa dutenak gaizki daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun