- ?Fonema kontsonantikoak 24 diren bitartean, bokalikoak 5 dira> Fonema kontsonantikoak 24 dira, eta (fonema) bokalikoak 5 / Fonema kontsonantikoak 24 dira; (eta) (fonema) bokalikoak, berriz, 5.
- ?Zuzendariari soldata igo zioten bitartean, teknikariak lehengo moduan gelditu ziren> Zuzendariari soldata igo zioten, baina teknikariak lehengo moduan gelditu ziren.
Denbora adierazteko egokia da bitartean (bi ekintzak batera egiten direlarik).
- Periko egur bila joan zen; bitartean, anaiak bazkaria prestatu zuen.
- Fotokopiak egiten dituzun bitartean, nik kafeak ekarriko ditut.
*Oharra: Izartxoa dutenak gaizki daude. Eta ? zeinua daraman adibidearen gramatikaltasuna zalantzazkoa da.