Forma egokiak sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, sanestebanak, santiburtzioak... dira. Besten izenak batera eskribitzen dira, xehez eta pluralean. Beraz, *San Ferminak, *Sanferminetan, *San Ferminetan… ez dira zuzenak.
Baina santuen izenak letra larriz eta bereiz eskribitu behar dira: San Joan bestak, San Fermin eguna…
*Izartxoa dutenak gaizki daude.