‘Etorri behar luke’ edo ‘etorri beharko luke’?

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 28a

Euskaltzaindiaren arabera, behar genuke / beharko genuke edo nahi nuke / nahiko nuke kasuetan, ez dago alderik erranahian.

Baldintzazko perpausetan, bai protasian (behar/beharko banu, nahi/nahiko bagenu…), bai ondorio edo apodosian (behar/beharko nuke, nahi/nahiko genuke…), aukeran izaten da -ko etorkizuneko forma gehitzea edo forma soila erabiltzea: etorri behar(ko) banu, hark erosi nahi(ko) balu, hark ere etorri behar(ko) luke, guk ere nahi(ko) genuke…

Erabileran ere, Euskaltzaindiak dioenez, paretsu dabiltza bi formak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun