Sarritan, desegoki erabiltzen da, kalkoz, testu-antolatzaile gisa erdarazko bi esapide hauen gisakoetan, ondorioztapenezko edota emendiozko zentzua eman nahian:
- (es) en ese sentido; (fr) en ce sens; de la sorte:
- ?zentzu horretan> hori dela eta, horren haritik, ildo horretan, orobat...
- ?Zentzu horretan mintzatu da alkatea aste honetan > Ildo horretan mintzatu da alkatea aste honetan.
- ?Zentzu horretan, hiru dira helburuak> Alde horretatik / Horri dagokionez, hiru dira helburuak)
- (es) en cierto sentido; (fr) dans un certain sens; dans une certaine mesure:
- ?zentzu batean> nolabait, alderen batetik, alderdi batzuetatik...
- ?Zentzu batean, zoriontsu izateko sortzen duzu artea > Nolabait, zoriontsu izateko sortzen duzu artea.
Oharra: ? zeinua daraman adibidearen gramatikaltasuna zalantzazkoa da.