*‘Judoan egiten du’ edo ‘Judoan aritzen da’?

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 18a, 09:00

Judo, karate… Kirol horien tradizio idatzirik ez dago, eta Euskaltzaindiaren arabera, zalantza eragiten dute egitura hauek: ?judoan egiten du, ?karatean egiten du...

Horiek baino egokiagoak dira Euskaltzaindiak dioenez, judoan aritzen/jarduten da eta judoa egiten aritzen da.

Bidenabar, kasu honekin:

  • *Gaur judo daukat eta bihar futbola > Gaur judoa daukat eta bihar futbola.

*Oharra: Izarra dutenak ez dira zuzenak eta ? zeinua daramaten adibideen gramatikaltasuna zalantzazkoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun