‘Egun on, egin duzu lo?’

Maite Lakarrek Malerreka Aldeko Mintzoak liburuan hainbat esapide eta egitura bilduak ditu, berak dioen bezala, «haiek indartu eta gal ez daitezen».

Horietako batzuk ekarri ditu TTIPI-TTAPAk Euskararen Txokora:

  • Arropa edo bertze zerbait estreinatzean: Zimikoberri!
  • Dolumina adierazteko norbait hiltzen denean: Osasuna enkomendatzeko.
  • Eskerrak ematean:
    • Esker mila / Eskerrik asko/ Eskerrak aunitz
    • Ez da zerik/ Ez da zergatik / Ez horregatik
  • Goizean agurtzean:
    • Egin duzu lo? / Egun on. Egin duzu lo?
    • Nik bai. Hik ere bai? / Bai, zuk ere bai?
  • Gauean agurtzean:
    • Pasatu gabon / Gabon pasa
    • Baita zuk ere / Pasatu gabon / Gabon pasa
  • Norbait ezagutzean:
    • Urte askotarako! Urte aunitzetako! / Aunitz urtetako!
  • Norbait bere urtebetze egunean zoriontzeko: Aunitz urtez!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun