*’Gerra lehertu’ edo ‘gerra piztu’?

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 19a, 10:00

Gerrak edo gatazkak, euskarazko literatur tradizioaren arabera, ez dira lehertzen (espainieraz ‘estallar’ eta frantsesez ‘éclater’ bezala).

Euskaraz piztu/biztu (edo hasi, sortu…) egiten dira. Hala dio Euskaltzaindiak.

  • Gerra hasi zenean.
  • Handik egun batzuetara, gerra piztu zen.

Ekaitza, bonba, malkoak... Horiek bai, horiek lehertu egiten dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun