Lakarrek berak dioenez, «Basaburu Ttiki aldean ohikoa da galderetan al partikula erabiltzea, Baztan-Bidasoan ez bezala. Berez, partikula horrek ez du erranahi berezirik eta euskalkiekin lotura du, ezaugarri hori ere Gipuzkoatik hurbil dauden herrietatik mendebaldera zabaltzen baita».
- Ba al dakizue zuek eltzea nola eosten den ongi? (Ba al dakizue zuek eltzea nola egosten den ongi?)
- Bai al dakik nun abillen? (Ba al dakik non habilen?)
Leitzaldean ere ohikoa da al partikula. Hala baieztatu dio Fernando Oiartzunek TTIPI-TTAPAri, «galderak ia beti al gorantza ahoskatuta» egiten direla.
- Etorri al tza? (Etorri al zara?)
- Bai al dakizo ze gertatu den? (Ba al dakizu zer gertatu den?)