‘Liburu bat eta aldizkari bat erosi nituen’ edo ‘erosi nuen’?

Emendiozko juntadurak –eta juntagailuaren bidez eginikoak, alegia– aditza pluraleko komunztadura hartzera behartzen du oro har. Hala dio Euskaltzaindiak.

Hona hemen adibide batzuk:

  • Frantsesa eta ingelesa ikasi nahi ditu.
  • Liburu bat eta aldizkari bat erosi nituen.

Badira, ordea, juntadura pluraltzat hartzen ez den zenbait kasu:

  • Juntatzen direnak perpausak izatea:
    • Gu estutzeak eta ernegatzeak hutsa balio du.
  • Juntatzen direnak izen abstraktuak izatea. Orduan, bi moldeak, singularra eta plurala, zuzenak dira:
    • Euskal literaturaren ospe eta entzutea ez da behar adinakoa / ez dira behar adinakoak.
  • Juntagaiak sinonimoak edo erreferente berekoak izatea. Kasu horietan ere, bi moldeak zilegi izan litezke:
    • Bazkaria guk eginen dugu, zuek ogia eta ardoa ekarri behar duzue/dituzue, bertzerik ez.
  • Elipsi-jokoa eta intonazioa tarteko, deskribapenetan eta gisakoetan nahieran:
    • 16 cm inguru luzeko gorputza duena eta 20 cm-ko isats oratzailea duena / 16 cm inguru luzeko gorputza eta 20 cm-ko isats oratzailea dituena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun