‘Goazen mintzatzera’ edo ‘Mintza gaitezen’?

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 22a, 09:00

Euskaltzaindiaren arabera, gaztelaniak eta frantsesak joera nabarmena dute aditz-perifrasietarako, eta joan aditzarekin eginikoetara sarri jotzen dute, aditz horren esanahia zentzu irudizkoan hedaturik.

Halakoak itsu-itsuan erabili aitzinetik, testuingurua kontuan hartuta, egokiago da euskarak bereago dituen bertze modu batzuez baliatzea.

Erreparatu adibideotan ez dagoela joan aditzak berezkoa duen ‘abiatze-mugimendu’rik:

  • ?Goazen mintzatzera gizakiaren sorreraz > Mintza gaitezen gizakiaren sorreraz.
  • ?Demagun jatera zoazen sagarra esferikoa dela > Demagun (oraintxe) jan behar duzun (janen duzun...) sagarra esferikoa dela.
  • ?Zer esatera nindoan? > Zer esan/erran behar nuen?.
  • ?Ez noa erratera... > Ez dut erranen.

? zeinua daraman adibidearen gramatikaltasuna zalantzazkoa da Euskaltzaindiaren arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun