‘*Eskuara’ edo ‘euskara’?

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 22a, 11:00

Irakurle batek erregistro formalean eta informalean eskuara erratea onartua ote den galdetu dio TTIPI-TTAPAri. Erantzun bila, Paskual Rekalde Amaiurko euskaltzain osoarengana jo du TTIPI-TTAPAk.

Paskual Rekaldek baieztatu duenez, «Euskaltzaindiak ez du halakorik onartu. Eskuara ahozko forma bat da, euskera, euskerie... diren bezalaxe. Euskara baturako forma bakarra eman da ontzat: euskara».

Orotariko Euskal Hiztegian, eskuaraz gain, hauek ageri dira: euskera, euzkera, euskala, eskuara, eskuera, eskara, eskera, eskoara, euskiera, auskera, uskara, oskara, uskera, uskaa, uska, üskara

Nolanahi ere, Rekalderen hitzetan, «zilegi da ‘eskuara’ komatxoen artean paratzea, beti erranik zer den. Erraterako: «Gure ‘eskuara’ (hala deitzen dugu hemen gure hizkuntza) ez da lehenago bezalakoa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun