Hona hemen adibideak:
- *Orixe bezala ezagutua > Orixe izenez ezagutua.
- *Alfabeto semitiko bezala ezagutzen dena garatu zuten > Alfabeto semitiko izenez ezagutzen dena garatu zuten / Alfabeto semitiko(a) deritzona garatu zuten.
- *Sara bezala bataiatu zuten > Sara izenez bataiatu zuten.
Zalantza izaten ahal da deklinabideari dagokionez (halako izenez ala halako izenaz?). Biak zuzenak izanik ere, idazleek gehiago jotzen dute mugagabera (izenez).
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.