*‘Orixe bezala ezagutua’ edo ‘Orixe izenez ezagutua’?

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 9a, 10:00

Izenez ezagutu esapidea egokia da deritzon erran nahi denean. Eta ez da egokia deritzon / erraten zaion / delako erran nahi delarik, bezala ezagutzen den esapidea erabiltzea.

Hona hemen adibideak:

  • *Orixe bezala ezagutua > Orixe izenez ezagutua.
  • *Alfabeto semitiko bezala ezagutzen dena garatu zuten > Alfabeto semitiko izenez ezagutzen dena garatu zuten / Alfabeto semitiko(a) deritzona garatu zuten.
  • *Sara bezala bataiatu zuten > Sara izenez bataiatu zuten.

Zalantza izaten ahal da deklinabideari dagokionez (halako izenez ala halako izenaz?). Biak zuzenak izanik ere, idazleek gehiago jotzen dute mugagabera (izenez).

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun