*‘Bi urtero egiten dute bilera’ edo ‘Bi urtean behin egiten dute bilera’?

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 8a, 09:00

Egituren artean, <izena + -ero> gisako esamoldea onartzekoa da (astero, hilabetero, orduero…). Baina <zenbatzailea + izena + -ero> egitura ez da egokia. Hortaz, *Bi urtero egiten dute bilera ez da zuzena.

Hona hemen adibide batzuk:

  • *Bi urtero egiten dute bilera > Bi urtean behin, bi urterik behin... egiten dute bilera.
  • *Hamabost egunero etortzen zait bisitan > Hamabostero, hamabostean behin, hamabosterik behin etortzen zait bisitan.
  • *Pastilla 12 orduero hartu behar du > Pastilla 12 orduan behin hartu behar du.
  • *Bi astero izaten da azoka > Bi astean behin, bi astetik behin, bi astez behin izaten da azoka.

Bide batez, *zenbatero ere ez da zuzena. Horren partez, zenbatean behin, zenbatetik behin… behar luke.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun