Hona hemen adibide batzuk:
- *Bi urtero egiten dute bilera > Bi urtean behin, bi urterik behin... egiten dute bilera.
- *Hamabost egunero etortzen zait bisitan > Hamabostero, hamabostean behin, hamabosterik behin etortzen zait bisitan.
- *Pastilla 12 orduero hartu behar du > Pastilla 12 orduan behin hartu behar du.
- *Bi astero izaten da azoka > Bi astean behin, bi astetik behin, bi astez behin izaten da azoka.
Bide batez, *zenbatero ere ez da zuzena. Horren partez, zenbatean behin, zenbatetik behin… behar luke.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.