falta izan ≠ faltatu

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 29a, 08:00

Falta izan eta faltatu bi aditz dira, eta bakoitzak bere aditz moldeak ditu: faltatu, falta/faltatu, faltatzen, faltatuko eta falta izan, falta izan, faltako.

Balio semantiko berekoak dira hainbatetan (eta adiera horretan sinonimo dituzte eskastu eta eskas izan).

  • Ez zaizkio aukerak faltatu / Ez zaizkio aukerak falta izan.
  • Falta diren egun, aste eta hilabeteen kontaketa / Faltatzen diren egun, aste eta hilabeteen kontaketa.
  • Osasunak lagunduz gero, ez da falta izanen ogi puska bat / Osasunak lagunduz gero, ez da faltatuko ogi puska bat / Osasunak lagunduz gero, ez da faltako ogi puska bat.

Faltatuk badu, ordea, falta izanek ez duen bertze adiera bat: ‘huts egin’ (du laguntzailearekin):

  • Astero biltzen dira, inoiz faltatu gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun