Balio semantiko berekoak dira hainbatetan (eta adiera horretan sinonimo dituzte eskastu eta eskas izan).
- Ez zaizkio aukerak faltatu / Ez zaizkio aukerak falta izan.
- Falta diren egun, aste eta hilabeteen kontaketa / Faltatzen diren egun, aste eta hilabeteen kontaketa.
- Osasunak lagunduz gero, ez da falta izanen ogi puska bat / Osasunak lagunduz gero, ez da faltatuko ogi puska bat / Osasunak lagunduz gero, ez da faltako ogi puska bat.
Faltatuk badu, ordea, falta izanek ez duen bertze adiera bat: ‘huts egin’ (du laguntzailearekin):
- Astero biltzen dira, inoiz faltatu gabe.