‘Eskribitu’ edo ‘idatzi’, ‘entenditu’ edo ‘ulertu’, ‘leitu’ edo ‘irakurri’?

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 28a, 08:00

Eskribitu, entenditu eta leitu erabiltzen ahal dira? Galdera horren erantzuna ongi aski bildua du Maite Lakar Iraizozek Malerreka Aldeko Mintzoak liburuan.

Lakarrek erraten duen bezala, «Baztan-Bidasoko adinekoei adituz gero, ohartuko gara eskribitu, entenditu eta leitu direla haiek erabiltzen dituzten aditzak, baina idaztean edo egoera formaletan uste dugu horiek ez direla zuzenak, ez daudela onartuak».

Baina forma horiek ere onartuak dira, eta hala ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegian. Hortaz, idatzi solasarekin batera, eskribitu ere paratzen ahal da. Gauza bera gertatzen zaie ulertu eta entenditu sinonimoei edota irakurri eta leitu aditzei ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun