Emendatu ≠ zuzendu

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 8a, 11:00

Emendatu hitzak gehitu eta erantsi ditu sinonimo. Ez du gaztelaniazko enmendar (‘zuzendu’) erran nahi.

Hona hemen emendatu hitzarekin egindako adibide bat:

  • Berrogeita hamar liberaz emendatu zioten urteko saria.

Bide beretik, emendakin hitzak eranskina eta gehigarria erran nahi du. Ez du gaztelaniazko enmienda  (‘zuzenketa') adierazten.        

  • Bere hartan, deus emendakin arrarorik gabe uzten delarik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun