‘Eskerrak ez dela etorri’ edo ‘Eskerrak ez den etorri’?

Ttipi-Ttapa 2024ko abe. 1a, 11:00

Euskaltzaindiaren arabera, eskerrak predikatuak bai -(e)n bai -(e)la osagarriak hartzen ahal ditu, eta biak dira zuzenak.

Hona hemen adibideak:

  • Eskerrak ez dela etorri! Eskerrak ez den etorri!

Zuzena da -(e)na ere:

  • Eskerrak etorri zarena!

Esaldi konpletiboa izan gabe ere —atzizki horiek gabe ere, alegia— erabiltzen da, izen-sintagma NORI kasuan dela:

  • Eskerrak barridearen laguntzari!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun