Nondik heldu da ‘aleita’?

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 9a, 09:00

Arantzako irakurle batek Arantzan erabiltzen duten aleita hitza nola idazten den eta nondik heldu den galdetu du.

Itxura guzien arabera, alegiatan, alegiaz eta alegiazko daude horien gibelean. Broman zentzuarekin.

Hona hemen adibide batzuk:

  • Alegiatan, zuk jakinki.
  • Egiatan edo alegiaz ari zara?
  • Egiazkoa da, ez alegiazkoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun