‘Zerbait egiteko eskatu diot’ edo ‘Zerbait egitea eskatu diot’?

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 26a, 12:00

Agindua, erregua eta eskaera edo galdea egiteko erabiltzen da eskatu aditza.

Bi modutara eratzen da perpaus osagarria:

  • Aditz ez-jokatuetan, -t(z)eko eta -t(z)ea menderagailuen bidez. Gehiago erabiltzen da -tzeko moldea:
    • Zerbait egiteko/egitea eskatu diot.
    • Isilik egoteko eskatzea gehiegi eskatzea litzateke.
  • Aditz jokatu subjuntibozkoarekin, -(e)la zein -(e)n menderagailuen bidez. Gehiago erabiltzen da -(e)la.
    • Etor dadila/dadin eskatu diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun