'*Beti ahanzten zaio ea zenbat urte dituen’ edo ‘Beti ahazten zaio zenbat urte dituen’?

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 27a, 09:00

Ea partikula hartu du aldi honetan TTIPI-TTAPAk hizpide. Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Eskuliburuan azalpen hauek ageri dira.

Adiera batzuetan ez da zalantzarik izaten. Adibidez, kasu hauetan:

  • Interjekzio-balioa du batzuetan, eta norbaiten arreta lortzeko edo norbaiti adore emateko erabiltzen da:
    • Ea, neska-mutilok, goazen!
  • Desira moduren bat-edo adierazten duen esaldi txertatu baten hasieran ere agertzen da (-(e)n atzizkia duela).
    • Ea gauzak pixka bat zuzentzen ditugun!

Bertze kasu batzuetan, ordea, zalantzak sortzen dira:

  • Zehar-galderazko esaldi txertatu baten hasieran ere ageri ohi da, eta adiera horretan ageri da sarrien, gainera. Baina aukerakoa da ea partikula erabiltzea, zehar galderak berez aski baitu bukaerako -(e)n menderagailua.
    • Galdetzera noa (ea) norbait azaldu den.
    • (Ea) zergatik egin duen hori jakin nahi nuke.
  • Aditz batzuekin ohikoa da ea erabiltzea (galdetu, nahi izan, behar izan...), baina ez da hala bertze batzuekin (ahantzirekin, adibidez, edo ikusi eta jakinekin iraganean). Horiekin perpaus aski traketsak gertatzen dira ea sartuz gero.
    • *Amonari beti ahanzten zaio ea zenbat urte dituen.
    • *Berehala ikusi nuen ea zenbatek erantzun zidan ongi.
    • *Berehala jakin nuen ea zenbatek erantzun zidan ongi.

Baina egokiak dira perpaus jokatugabeetan:

    • Herrira hurbilduak ginen, jakiteko ea zergatik ari zen urritzen ura.
    • Zoaz horra, ikusteko ea hor ere ongi moldatzen zaren.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun