Hauek dira adierak eta erabilerak:
- Eskuarte (‘baliabideak’): Bizitzeko adina eskuarte ez zaie faltako.
- Eskuarteko (‘diru xehea’): Besta denez gero, eskuartekoa eman beharko didazu.
- Esku(en) artean: Hainbat lan ditu esku artean. Istant batean isuri zaizkigu usteak eskuen artetik.
Beraz, inongo kasutan *eskuartean ez da zuzena.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.