Bide batez, isolatu aditza batez ere fisikaren eta kimikaren eremuan erabiltzeko aditza dela erran behar dugu:
- Gela bat berotik isolatu.
- Eroale elektriko isolatuak.
Bertzelako adieretarako, hobestekoak dira bakartu eta bakan(du).
- *Kasu isolatu bat atzeman da > Kasu bakan bat atzeman da).
- *Herri horretan etxe isolatu batzuk baino ez daude > Herri horretan etxe bakan batzuk baino ez daude).
- *Jokaldi isolatu batean sartu zuen gola > Jokaldi solte batean sartu zuen gola.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.