‘Hasiera eman’ edo ‘hasi’?

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 15a, 10:00

Gehienetan estilo kontua bada ere, Euskaltzaindiak adierazi du azken urteotan —inguruko erdaren eraginez bereziki— neurriz gain zabaldu dela euskaraz alferreko parafrasiak erabiltzeko joera.

Aditz bakarrak adieraziko lukeen ekintza edo egoera aditzera emateko erabiltzen dugun aditz bat baino gehiagoko esapideari deritzo aditz-perifrasi multzoa. Aditz jakin batzuekin gertatzen da batik bat: aurkeztu, ekin, gertatu... (eta burutu, garatu, gauzatu eta gisakoekin).

Euskaltzaindiaren hitzetan, ez dirudi bide egokia, baldin bigarren aditzak oinarrizkoari esanahi argirik edo gehiagorik ematen ez badio; halakoetan, mesedea izan beharrean, traba da komunikaziorako. Estilo liburu anitzek erraten dute bertzelako aukera batzuetara jotzea komeni dela.

  • Udalak langileak fitxatzeko erlojuen aldaketari ekin dio egunotan > Udalak langileak fitxatzeko erlojuak aldatu ditu egunotan.
  • Zubiaren eraikuntza egitea da helburua > Zubia eraikitzea da helburua.
  • Proposatzen diren ariketak nahitaezkoak gertatzen dira gida didaktikoko helburuak lortzeko.
  • Zailtasunak aurkezten dituen ikaslearentzat...
  • Txirrindulariak prest zeuden irteera hartzeko / irteerari ekiteko > irteteko.
  • Gaur emanen zaio hasiera kanpainari > hasiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun