Gazte ≠ gazterik

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 14a, 10:00

Gazte hitzak ñabardura bereziko esapideak ditu. Horietako bat gazterik da (gazte izanik, gazte zela(rik)).

Gazterik-ek denborazko esanahia du, alegia, ez moduzkoa:

  • Gazterik hil zen.
  • Gazte-gazterik alargundua.

Hori dela eta, *gazterik sentitzen naiz (denborazkoa), adibidez, ez dago ongi; gazte sentitzen naiz behar du (moduzkoa, NOLA).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun