*'Prezioak % 5ean igo dira' edo 'Prezioak % 5 igo dira'?

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 11a, 08:00

Igo, garestitu, merkatu, jaitsi/jautsi aditzekin, ZENBAT galdetzen denean, kalko desegokia egiteko arriskua izaten da.

Hona hemen adibide batzuk.

  • *Prezioak % 5ean igo dira > Prezioak % 5 igo dira (edo Prezioak % 5ez igo dira).
  • *Bi puntu(t)an igo da langabezia > Bi puntu igo da langabezia.
  • *Ehun euroan garestitu da > Ehun euro garestitu da.

Egokiak dira egon, saldu, erosi... aditzekin, ZENBATEAN galdetzen denean:

  • Bortz euro(t)an zeuden porruak.
  • Bost euro(t)an erosi/saldu ditut porruak.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun