Hona hemen arauak:
- Nazioarteko grafiaz: cm/*zm
- Punturik gabe: min/*min.
- Dagokien moldean, hau da, letra xehez (milimetro: *Mm >mm) edo letra larriz (megametro:*mm >Mm).
- Aitzinean hutsunea dutela: *2kg > 2 kg
Zenbakia letraz adierazten bada, ez da sinboloa erabili behar, unitatea baizik:
- *Hiru kg-ko pisua > hiru kilogramoko pisua
Zenbakia sinboloaren aitzinean idazten da: luzera: 5 cm [bost zentimetro]; abiadura: 6 m/s [sei metro segundoko]; tenperatura: 20 °C [hogei gradu]...; 2 kg-ko pisua [bi kilogramoko pisua].
Zenbakia bat denean eta digituz emana, aitzinean idazten da (baina ez da aitzinean irakurtzen): 1 € ordaindu behar du [euro bat ordaindu behar du].
Bertze aldetik, marratxoz eransten zaie aldian aldiko kasu atzizkia, eta unitatea hartu behar da aintzat, ez sinboloa: 50 kg-ko (kilogramoko edo kiloko) karga; 40 dB-etik (dezibeletik) gorako zarata; 6 m/s-tik 4 m/s-ra (segundotik segundora) aldatu da
Salbuespena bat zenbakia da: 1 m-eko (bateko) distantzia; 1 €-en (baten) ordez. Zenbat balio du 1 kg-ek? [kilo(gramo) batek?].
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.