Irrikatu dute sinonimo, adiera horretan:
- Hau ez da guk amestutako bizitza.
- Umeak hainbertze aldiz amets egin duen eguna.
- Anitz gauza egin behar duela amesten du eta deus ez du egiten.
Amets eginek, ordea, badu amestuk ez duen adiera bat: ‘lotan, irudimenak, gertaerak edo irudiak sortzea; ametsetan egitea’.
- Erne dagoenak ez du ametsik egiten.
- Ez dut nik horrelako amets beldurgarririk egiten.