Da (eta zaio) aditza da kaltetu; alegia, 'kaltea jasan' adierazi nahi duenean erabiltzekoa.
- Autoa kaltetu zitzaigun.
- Gauza kaltetua ontzat saldu.
Adiera horretan ez da egokia du aditz laguntzailea.
‘Kaltea eragin’ denean adiera, kalte egin da erabiltzekoa:
- *Kaltetzen duten edariak > Kalte egiten duten edariak.
- *Gorputza kaltetzen du horrek > Gorputzari egiten dio horrek kalte.
- *Langabeziak kaltetzen du ekonomia > Langabeziak kalte egiten dio ekonomiari.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.