Sudur-luze edo sudurluze?

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 22a, 08:00

Euskaltzaindiak dioenez, sudur-luze moduko elkarte arruntak (izena + izenondoa) marratxoz nahiz loturik idazteko aukera dago.

Hona hemen adibide gehiago: adar-motz edo adarmotz, buru-soil edo burusoil, odol-bero edo odolbero, (adiskide) esku-zabal edo eskuzabal, angelu-zuzen edo angeluzuzen, punta-zorrotz edo puntazorrotz…

Hala ere, hainbat estilo liburuk loturik idaztea gomendatzen dute: ahobero, buruargi, burugogor, burusoil, hankamotz, muturbeltz, lepoluze, sudurluze...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun