‘*Unaiek baietz erran du’ edo ‘Unaik baietz erran du’?

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 9a, 10:30

Diptongoz bukatutako izen bereziak izen arruntak bezala deklinatzen dira: Unaik, Ibaik, Hodeik, Zelaik, (NORK kasua)... Unairi, Ibairi... (NORI kasua)..., eta ez *Unaiek, *Ibaiek, *Hodeiek... *Unaieri, *Ibaieri...

Beraz, zuzena Unaik baietz erran du da.

*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun