Bozkak botazioak dira eta ez botoak:
- Bilkuran ziren, baina ez dute bozkan parte hartu.
Zenbaitetan, botoa adierazi nahi denean, bozka hitza erabiltzen da, boz erabili beharrean. Baina bozka hitzak bertze adiera bat du (‘bozkatzea’ edo ‘bozketa’). Beraz, «*154 lagunek eman dute bozka» bezalakoen partez, «154 lagunek eman dute botoa» erabili beharko genuke.
Bide batez, hautesleen boto-paperak jasotzen diren ontzia izendatzeko hautetsontzi forma hautatua du Euskaltzaindiak (ez *hautestontzi, ez *hautesontzi). Eta *aurrekanpaina ez erabiltzeko gomendatua du, forma arautua kanpainaurre da.
Horrekin batera, karguak hautatzeko egiten den bozketari hauteskundeak edo bozak erraten zaio. Eta hala, boz hitzak boto eta bozketa adierak izan ditzake:
- 154 boz/boto bildu zituen.
- Herriko bozak martxoaren 15ean izanen dituzte.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.