Laguntzen duen aditzaren ezkerrera doa eta haren erregimenaren arabera jokatzen da ezin izan:
- Etorri, adibidez, da aditza denez: Ezin da etorri (*ezin du etorri).
Nolanahi ere, aditz nagusia isilpean gordetzen denean, du hartzen du beti (esaldia inpertsonala ez bada behintzat: (Ezin da).
- —Joan zaitezke? —Ez, ezin dut. (*—Ez, ezin naiz).
Hauek baliokideak dira denak esanahiz, eta zuzenak formaz: ezin naiz joan / ezin joan naiz / ez(in) naiteke joan / ezin joan naiteke / (ez daukat joaterik); ezin dut erosi / ezin erosi dut / ez(in) dezaket eros / ezin eros dezaket / (ez daukat erosterik). Letra lodiz ageri dira molde erabilienak eta neutroenak.