Gainbehera izena da, eta malda behera doan bidea edo egoera adierazten du:
- Gainbehera luze batek bertze herri batera garamatza.
- Erromatar Inperioaren gainbehera.
- Gainbehera latza egin du euskarak han azken urteotan.
Gain behera, berriz, adizlaguna da, eta goitik behera esapidearen sinonimoa da:
- Plazak zola gain behera dauka.
- Sabela gain behera urraturik.
- Opera gain behera doala uste al duzu?