Gainbehera ≠ gain behera

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 26a, 09:00

Gainbehera eta gain behera biak zuzenak dira, baina ez dute adiera bera.

Gainbehera izena da, eta malda behera doan bidea edo egoera adierazten du:

  • Gainbehera luze batek bertze herri batera garamatza.
  • Erromatar Inperioaren gainbehera.
  • Gainbehera latza egin du euskarak han azken urteotan.

Gain behera, berriz, adizlaguna da, eta goitik behera esapidearen sinonimoa da:

  • Plazak zola gain behera dauka.
  • Sabela gain behera urraturik.
  • Opera gain behera doala uste al duzu?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun