Aurreko urte ≠ iaz / Aurreko urtean ≠ joan zen (den) urtean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 1a, 10:00

Euskaltzaindiak dioenez, iaz eta joan zen (den) urtean / iragan urtean baliokideak dira, baina aurreko/aitzineko urtean ez da haien baliokide. Edozein urteren aurrekoa izan daiteke aurreko urte, baina ez du balio gauden urtearen aurrekoa adierazteko; horretarako, iaz eta joan zen (den) urtean / iragan urtean dira tradizioko esapideak.

Beraz:

  • Iaz joan nintzen Bartzelonara (= gauden urtea baino urte bat lehenago) ≠ Aurreko urtean joan nintzen Bartzelonara (testuinguruak adierazten duen data baino urte bat lehenago).

Analogia bera dago atzo eta aurreko egunean esapideen artean ere. Euskaltzaindiaren arabera, horiek ere ez dira baliokideak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun