Beraz, biak zuzenak dira:
- Zu etortzea espero dut / (Zu) etorriko zarela espero dut.
- Denek espero zuten txapeldun izatera ailegatuko zela / Denek espero zuten txapeldun izatera ailegatzea.
Esaldia ezezka ere eman daiteke, eta hala izatera, -tzerik eta -(e)nik formekin:
- Ez dut espero zu etortzerik / Ez dut espero zu etorriko zarenik.
Ez du onartzen subjuntiboa.
- *Espero dut ongi egon zaitezen > Espero dut zu ongi egotea.
- *Espero dugu liburu hau atsegin izan dakizun > Liburu hau atsegina izatea / gustatzea espero dugu.
Erregimen berbera dute bertze aditz batzuek ere; konparazio batera, aginduk (‘promes egin’):
- Jaialdira joatea agindu nion. Jaialdira joanen nintzela agindu nion.
*Oharra: Izarra dutenak ez dira zuzenak.