'Zu etortzea espero dut' edo 'etorriko zarela espero dut'

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 31a, 10:00

Bai -t(z)ea moldea (horixe da modurik ohikoena), bai -(e)la menderagailuarena, bi jokamoldeak onartzen ditu espero izan aditz-lokuzioak. Hala dio Euskaltzaindiak.

Beraz, biak zuzenak dira:

  • Zu etortzea espero dut / (Zu) etorriko zarela espero dut.
  • Denek espero zuten txapeldun izatera ailegatuko zela / Denek espero zuten txapeldun izatera ailegatzea.

Esaldia ezezka ere eman daiteke, eta hala izatera, -tzerik eta -(e)nik formekin:

  • Ez dut espero zu etortzerik / Ez dut espero zu etorriko zarenik.

Ez du onartzen subjuntiboa.

  • *Espero dut ongi egon zaitezen > Espero dut zu ongi egotea.
  • *Espero dugu liburu hau atsegin izan dakizun > Liburu hau atsegina izatea / gustatzea espero dugu.

Erregimen berbera dute bertze aditz batzuek ere; konparazio batera, aginduk (‘promes egin’):

  • Jaialdira joatea agindu nion. Jaialdira joanen nintzela agindu nion.

*Oharra: Izarra dutenak ez dira zuzenak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun