Hegoaldeko literatura-tradizioko erabileran, -ta- gabekoak dira nagusi: lau urtera, bi kilometrora...; Iparraldean, -tadunak: urtetara, kilometrotara... Euskaltzaindiak dioenez, bi moldeak dira zilegi baina, koherentziagatik, ez da komeni testu berean modu nahasian erabiltzea.
HEGOALDEKO OHITURA | IPARRALDEKO OHITURA | |
---|---|---|
-an/-tan | Sei euroan saldu dut. | Sei eurotan saldu dut. |
-ra/-tara |
Bi segundora sartu da. Lau kilometrora dago. |
Bi segundotara sartu da. Lau kilometrotara dago. |
-rako/-tarako | Hiru urterako baimena lortu dut. | Hiru urtetarako baimena lortu du. |
Baina…
NOLAKO/ZENBATEKO denean (nolakotasuna), -ko mugatu singularra hobetsia da:
- Bortz urteko neska.
- Hiru hankako mahaia.
NON/NOIZ/ZENBATEAN denean, iraupena markatuz, mugatu singularra hobetsia da:
- Hiru astean izan dira bidaian mendian.
- Bost egunean ibili dira mendian.
NON/NOIZ/ZENBATEAN denean, maiztasuna markatuz, mugatu singularra da erabili beharrekoa:
- Lau urtean behin elkartzen dira.