Hona hemen adibide batzuk:
- *Loreak usaintzen du > Loreak usain ona/ederra du / Loreak usain ona ematen du.
- *Amoniakoak gaizki usaintzen du> Amoniakoak usain txarra du.
Bertze hauek, ordea, egokiak dira:
- Txakurra hurbildu zitzaion, galtza zaharrak usaindu zituen eta gibeleko hanka altxatzen hasi zen.
- Usaintzen dut, arnasan hartzen dudala erranen nuke.
*Oharra: Izartxoa dutenak ez dira zuzenak.